Danele Sarriugarte eta Irati Elorrieta elkartu ditu Berlingo Euskal Etxeak antolatutako ekitaldiak

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-11-27

Azaroaren 27an Danele Sarriugarte eta Irati Elorrieta euskal idazleen irakurketa antolatu du Berlingo Euskal Etxeak K77 aretoan, arratsaldeko zazpietan. Euren idazlanetan Berlin izan dute bidelagun, eta horregatik hirian bertan elkartu nahi izan dituzte bizipen eta ikuspuntu antzeko zein kontrajarriak dituzten bi idazle gazte hauek.

Ekitaldi hasiera emateko, Irati Elorrietak hitzaldia eskainiko du euskaraz idazten duten idazle gazteen lanetan atzerriak duen presentziari buruz. Ondoren, Berlin izango dugu protagonista: hiriari buruzko testuak irakurriko ditugu euskaraz eta alemanez. Elorrietaren eta Sarriugarteren testuez gain, beste hainbat euskal idazle gazteren lanak ere izango dira, hala nola, Hedoi Etxarte, Itxaso Araque eta Beñat Sarasolarenak. Ekitaldiari amaiera emateko, mahai-ingurua egingo dugu gonbidatuekin.

Irati Elorrieta 1979an jaio zen Algortan. 2007an Gabriel Aresti saria irabazi zuen bere Post H. Pop ipuinagatik eta urtebete beranduago ekitaldian entzungo duten Burbuilak liburua argitaratu zuen. Hamairu narrazioz osaturiko liburuan, Berlin da istorio guztiak batzen dituen elementua. Iratik ondo ezagutzen du hiria; bertan bizi da gaur egun, eta Berlingo Euskal Etxeko kide ere bada.

Danele Sarriugarte 1989an jaio zen Elgoibarren. Geroago, Euskal Herriko Unibertsitatean Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketak burutzen ari zela, aukera izan zuen Alemanian denboraldi batez bizitzeko. 2014ean bere opera prima aurkeztu zuen, Erraiak, eta horixe bera da ekitaldian entzungo diren testuak biltzen dituen liburua. Liburu honetan Berlin dugu agertoki, atzeko planoan ezkutatuta bada ere.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu