Documenta Fifteen: Consonni

Euskara. Kultura. Mundura.

Documenta Fifteen: Consonni
  • 18
    Eka 2022
    25
    Ira 2022
    Kassel

consonni Bilboko argitaletxe eta kultur espazio independenteak Kassel-en (Alemania) aurkeztu den nazioarteko documenta 15 erakusketa entzutetsuetan parte hartuko du Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duen ZABAL programari esker. Erakusketako gidaren editore artistikoa da consonni eta editatu du, baita ere, liburu moduan aurkeztuko duten proiektu artistikoa: ‘Lumbung stories’. Denera, 100 egun iraungo ditu erakusketak, ekainaren 18tik irailaren 25era.

Horiez gain, beste jarduera profesional eta hainbat mahai ingurutan ere parte hartuko dute uztailean Maria Macia, Dina Camorino, Marta Alonso, Munts Brunet eta Maria Mur Dean-ek berak. Hilaren 6tik 10era, lumbung argitaletxeen batzarrean hartuko dute parte; uztailaren 9an, consonni eta Marjin Kiri Indonesiako argitaletxearen arteko solasaldi publikoa egingo dute; uztailean 10ean, halaber, irakurketa performatiboa egingo du Idoia Zabaletak, proiektuari ahotsa emateaz gain, liburua gorpuztuz, gaztelaniaz eta euskaraz.

2022an egingo den documenta 15 erakusketa zuzentzeko Jakartako (Indonesia) ruangrupa kolektiboa hautatu dute, hamar artistak osatzen dutena. Erakusketaren 15. ediziorako, lan kolektiboaren ideian jarri dute arreta, eta ‘Lumbung’ deitu duten kontzeptua garatu dute. ‘Lumbung’ arroza biltzeko eta biltegiratzeko sistema kolektibo baten izena da, Indonesiako komunitateetan erabiltzen dena, etorkizunean arroz ale horiek baliabide partekatu gisa baliatzeko. Haien hitzetan, "diziplina anitzeko arte eta kultura plataforma bat sortu nahi dugu, orientazio global eta kooperatiboa duena, jarraipena izango duena documenta 15ek irauten duen 100 egunetatik haratago".

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu