Dokumental proiektuak nazioartekotzeko euskal ikusentzunezko enpresentzat aholkularitza jardunaldiak

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-02-28

Etxepare Euskal Institutua eta IBAIAren arteko elkarlanari esker, 8 ekoiztetxeri aholkularitza emango dien jardunaldia antolatu da, apirilaren 6 eta 7an, Etxepare Institutuaren Tabakalerako egoitzan. Horien helburua da kalitatezko dokumental proiektuen nazioartekotzea sustatzea eta bazkide eta finantziazioa bilatzen laguntzea.

Bi erakundeen elkarlanak xedetzat du nazioarteko izaera duten foro eta azoketan euskal enpresen parte-hartzea sustatzea, bereziki ekainaren 19tik 23ra La Rochellen burutuko den Sunny Side of the Doc azokan (BASQUE AUDIOVISUAL markapean Etxepare eta Eiken ikusentzunezkoen klusterrak antolatzen duten standaren baitan) eta “Lau Haizetara” dokumentalen koprodukzio foroan, irailan IBAIAk Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren baitan antolatzen duena.

Ahokularitza Catherine Ulmer-en zuzendaritzapean izango da (dokumentalgintzan eta baita formakuntza ikastaroak ematen ibilbide oparoa duen profesionala), eta bi arlo izango ditu: lehen egunean, hautatutako proiektu bakoitzari aholkularitza pertsonalizatua eskainiko zaio; bigarrenean, guztiek elkarrekin egingo dute lan, proiektu bakoitzaren ikuspuntutik gainontzeko lanak aberasteko helburuarekin.

Parte hartu ahal izateko, interesa duten ekoizleek inprimaki hau bete beharko dute, on-line, martxoaren 27a baino lehen.

Edozein zalantza  izanez gero, jarri gurekin harremanetan:info@ibaia.org / a-aginagaldelopez@etxepare.eus.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.