Dokumentalgintza nagusi Berlingo Euskal Zine Jaialdian

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-11-13

Bihartik aurrera,  II Baskisches FilmFest euskal zine jaialdia burutuko dute Berlinen, Euskal Etxeak antolatuta.  Alardearen Seme Alabak, Emak Bakia, Asier ETA Biok eta Kimuakeko laburmetraiak –Etxepare Euskal Institutuaren partaidetzaren eskutik- ikusi ahal izango dira, azaroaren 16a arte luzatuko den jaialdian.

Ostegunean, hilaren 13a 20:00etan, Jone Karres zuzendariak Alardearen seme-alabak dokumentala aurkeztuko du eta ondoren solasaldia antolatu da, bertaratzen diren guztiei parte hartzeko aukera eskainiz. Emakumeek alardeetan normaltasunez parte hartzearen aldeko eta kontrakoen testigantzak biltzen dituen lana da Karresena.

Azaroaren 14ean, 20:00etan, Oskar Alegriak Emak Bakia bere lana aurkeztuko du, eta bertan ere egongo da emanaldiaren ostean zuzendariaren hitzak entzuteko aukera. Man Rayren film batek, Emak Bakia izenekoak, bilaketa baten istorioa eragiten du. Miarritzetik gertu, 1926ean filmatutako etxeak izen berezi hori zuen, eta Oskar Alegriak erabaki zuen oinez abiatzea etxe haren bila. Filma bide horren emaitza da.

Larunbatean, berriz, Asier ETA biok eskainiko dute, Asier laguna kartzelatik atera ostean egindako Aitor Merinok Amaia Merino arrebarekin egindago film; eta zikloa igandean itxiko da Kimuak-eko laburmetraien aukeraketa batekin.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu