Donostia 2016, Tabakalera eta Etxepare Euskal Institutua ARCOmadrid azokan izango dira

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-02-23

Donostia 2016ko, Etxepare Euskal Institutuko eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko zuzendaritza-taldeetako ordezkariak –Pablo Berástegui, Aizpea Goenaga eta Ane RodriguezARCOmadrid azokan bilduko dira otsailaren 26an, 18:00etan (ARCO Fundazio Aretoa. IFEMA, 9. pabiloia). Topaketa horren helburua da hiru erakundeek elkarren artean egiten dituzten arte-proiektu garaikideak ezagutaraztea.

Horretarako, Bilboko Consonni ekoiztetxeko zuzendari María Murren eta Aimar Arriolaren laguntza izango dute. Maria Murrek LaPublika proiektua ezagutaraziko du, esfera publikoari buruzko ikerketa artistikoa.

Arriola Equipo Re kolektiboko kide da. Kolektibo horrek Anarchivo sida proiektua gauzatzen du, eta proiektuaren asmoa da 80ko hamarkadatik gaur egunera arteko “hiesaren krisiaren” inguruko estetika eta performatiboa eta esperientzia kolektiboak kartografiatzea. DSS216EUk eta Tabakalerak ekoizten dituzte biak, eta Europako Kultur Hiriburuaren programako arte garaikidea garatzeko Pagadi kaiaren barnean sortu dira.

Horrez gain, topaketa horretan aztergai izango dira Joan Etorriak arte-egonaldiak ere. Proiektu hori DSS2016EU, Etxepare eta Donostia Kulturaren artean gauzatu da, eta artisten trukea sustatzea du helburu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu