Edinburgoko Unibertsitatean hizkuntza gutxituetako hedabideei buruz egingo den mintegira joan nahi?

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-06-14

Etxepare Euskal Institutuak eta Edinburgoko Unibertsitateak antolatuta, nazioarteko mintegi bat egingo da Edinburgoko Unibertsitatean urriaren 16 eta 17an. Bai bertara ikusle bezala joateko, baita mintegiko hitzaldietan aditu bezala parte hartzeko ere, izen-emateak irekita daude gaurtik hasita.

Etxepare Euskal Institutuak eta Edinburgoko Unibertsitateak antolatuta, nazioarteko mintegi bat egingo da Edinburgoko Unibertsitatean urriaren 16 eta 17an. Bai bertara ikusle bezala joateko, baita mintegiko hitzaldietan aditu bezala parte hartzeko ere, izen-emateak irekita daude gaurtik hasita.

Ekimena, “Mugarik gabeko ala mugatutako esparrua? Hizkuntza gutxituetako hedabideak eremu digitalean” izenburua duena, Etxepare Euskal Institutuak 2019. urtean zehar Eskozian landu duen Scotland Goes Basque kultur denboraldiaren barruan kokatzen da. Egitasmo honek ikerlarien eta hizkuntza gutxituetako komunikabideetan lan egiten duten profesionalen artean ezagutza partekatu eta kolaborazioa sustatzea ditu helburu, eta nazioarteko hizlariak izango dira bertan. Mintegia ingelesez izango da.

Izena eman edota informazio osatuagoa nahi duen orok esteka honetan egin dezake. Langileak direnek 70 librako prezioa ordaindu beharko dute, eta erretiratuek, langabetuek eta ikasleek 45 libra. Mintegiak iraungo duen bi egunetan, antolatzaileek kafea eta bazkari arin bana eskainiko dute. Urriaren 16 gauean ere afari batera joateko aukera egongo da, baina honek aparteko kostua izango du: 25 libra.

Ekimenaren egitaraua aurrerago zehaztuko da. Oraingoz, hauek dira dagoeneko baieztatuta dauden hizlariak:

Rob Dunbar, Edinburgoko Unibertsitatea

Josu Amezaga, Euskal herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Elin Haf Gruffydd Jones, Mercator Media

Alan Esslemont, TG4 telebista irlandarreko Zuzendari Orokorra

Itziar Azpeitia Iruretagoiena, Euskal Telebistako (ETB) Proiektu Berezien Burua

Batzorde zientifikoa:

Miren Manias-Muñoz, Edinburgoko Unibertsitatea / Euskal Herriko Unibertsitatea

Aitor Zuberogoitia, Mondragon Unibertsitatea

Estibaliz Amorrortu, Deustuko Unibertsitatea

Helen Kelly-Holmes, Limerick-eko Unibertsitatea

Tom Moring, Helsinkiko Unibertsitatea

Tarlach McGonagle, Amsterdamgo Unibertsitatea

Antolakuntza Batzordea:

Miren Manias-Muñoz, Edinburgoko Unibertsitatea / Euskal Herriko Unibertsitatea

Garbiñe Iztueta Goizueta, Euskal Herriko Unibertsitatea / Etxepare Euskal Institutua

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu