EH Sona: Bulego
Euskara. Kultura. Mundura.
-
06Aza 2021Bartzelona
Hastera doa Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdia. Azaroaren 6tik abenduaren 10era arte, bost euskal talderen kontzertuak ikusi eta entzun ahalko dira bertan. Euskal Herritik kanpoko euskal musikaren jaialdirik handienaren 23. edizioa izango da aurtengoa.
Bartzelonako Euskal Etxea da jaialdi honen antolatzaile nagusia, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin, tartean; Euskal Etxean bertan eta hiriko beste areto batzuetan. Azaroaren 6an, Bulego taldeak emango du kontzertua, 21:00etan, Euskal Etxean.
Euskal musika-eszenako pop taldea 2019ko urtarrilean jaio zen diziplina anitzeko proiektu bezala. Taldekideak dira Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Xabi Arrieta (batería), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra) eta Itzi Beitia (teklatuak).
Egitarauari eta talde bakoitzari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hemen dago informazio guztia kontsultagarri.