EH Sona: Ginger, Mice, J Martina, Merina Gris

Euskara. Kultura. Mundura.

EH Sona: Ginger, Mice, J Martina, Merina Gris
  • 12
    Aza 2022
    Bartzelona

Hastera doa Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdia. Azaroaren 12an, lau euskal talderen kontzertuak ikusi eta entzun ahalko dira bertan, besteak beste. Euskal Herritik kanpoko euskal musikaren jaialdirik handienaren 24. edizioa izango da aurtengoa. Aurtengoan, egun bakarrean egingo dira emanaldi guztiak, eta bestelako jarduerak ere egingo dira jaialdiaren baitan.

Ginger, Mice, J Martina eta Merina Gris dira aurtengo talde hautatuak, zuzenekoak egingo dituztenak Jardins del Pou de la Figuera plazan. 13:30etik 21:30era egingo dituzte zuzenekoak. Bestalde, zirku tailerra eta ikuskizuna ere egingo dituzte.

Egitarauari eta talde bakoitzari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hemen dago informazio guztia kontsultagarri.

Ginger

Mice

J Martina

Merina Gris

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu