EH Sona: Nogen
Euskara. Kultura. Mundura.
-
10Abe 2021Bartzelona
Abenduaren 10ean, 22:00ean, Nogenek kontzertua egingo du Centre Artesà Tradicionàrius-en. Azaroaren 6tik abenduaren 10era arte luzatuko da, eta hainbat euskal talderen kontzertuak ikusi eta entzun ahalko dira bertan. Euskal Herritik kanpoko euskal musikaren jaialdirik handienaren 23. edizioa izango da aurtengoa.
Bartzelonako Euskal Etxea da jaialdi honen antolatzaile nagusia, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin, tartean; Euskal Etxean bertan eta hiriko beste areto batzuetan.
Nøgen 2016an sortutako folk pop musika taldea osatzen dute Eider Saez (ahotsa), Alex Irazusta (gitarra), Markel Idigoras (ukelelea eta ahotsak), Olatz Cuevas (baxua) eta Jokin Guilisagastik (bateria).
Egitarauari eta talde bakoitzari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hemen dago informazio guztia kontsultagarri.