Elena Odriozolak Argentinaraino eraman du bere ilustrazioen magia

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-11-12

Elena Odriozola (Donostia, 1967) euskal ilustratzailea Argentinan da, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, hainbat kultur ekitaldietan parte hartzeko asmoz.  Gaur bertan, azaroaren 12an, Institutuaren Euskara eta Euskal Kultura irakurletza bat duen La Platako Unibertsitatean izango da: Odriozola bera eta haren lana ezagutzeko aukera izango dute bertako ikasleek,  Dani Oiarbide irakurlearen laguntzarekin.

Segidan, azaroaren  13an eta 14ean, Buenos Aires hiriko FILBITA, Festival de Literatura Infantil y Juvenil azoka ospetsuan parte hartuko du ilustratzaileak; literaturan egin duen ekarpena erakusteaz  gain, bi tailer eskainiko ditu azokan, “Artilugios para narrar “ (“Narratzeko gailuak”) izenburupean. “Páginas de poesía” (“Poesia orrialdeak”) izeneko mahai-inguruko partaide ere izango da, azaroaren 14an, Maria José Ferrada eta Antonio Venturarekin batera; Marcela Carranza ariko da moderatzaile lanetan.

Elena Odriozola 1997. urtean hasi zen ilustratze-lanetan, publizitatean aritu eta gero. Trazu fin, leun eta barnerakoiez osatzen ditu bere ilustrazioak,  oso era eraginkorrean, teknikoki zein kontzeptualki.

(...)

Beste errekonozimendu askoren artean, Espaniako Kultura Ministeritzako Haur eta Gazte Literaturako Ilustrazioen Sarietan bigarren saria lortu zuen Odriozolak 2005an, La princesa que bostezaba a todas horas lanagatik. Hego KoreakoCJ Picture Book Awards sarietan ere garaikurra eskuratu zuen, Oda a una estrella liburuan Pablo Nerudaren hitzei irudiak jartzeagatik. Tropecista lanerako Jorge Gonzalvoren testuaren inguruan egindako akrobaziek Euskadi Saria merezi izan zuten, Ilustrazio atalean, 2013an. Izan ere, Elena Odriozolak berak zabaldu zuen atal hau Euskadi Sarietan, lehen sariduna izan baitzen 2009an, Aplastamiento de las gotas lanari esker. Eta ezin aipatu gabe utzi 2013. urtean Juan Kruz Igerabideren testuak eta Odriozolaren ilustrazioak dituen Eguberria (Nerea) lan bikainak Haur eta Gazte Literaturan Hobekien Argitaratutako Liburuaren Sari Nazionala eraman zuela. Gainera, aurtengo Frankfurteko Liburu Azokan, Astrid Lindgren Memorial Award 2014 sari ospetsuaren antolatzaileek jakinarazi zuten Elena Odriozola hautagaien artean dagoela, 61 herrialde ezberdinetako ilustratzaileen artean.

Ilustrazioa: Elena Odriozola

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.