Elkar lotzen diren hiru proiektu, Wroclaw-en: Ainara LeGardon, Jaime de los Ríos eta Eneko Gil

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-06-26

Ainara LeGardon, Jaime de los Ríos eta Eneko Gil artistak Wroclaw hirian daude jada DSS2016EUk eta Etxepare Euskal Institutuaren eskutik lortutako egonaldi artistikoa burutzen. Proiektu ezberdinak garatzen hasiak dira, eta hori gutxi balitz, proiektuen arteko loturak ere ezartzen ari dira artistok, Ainara LeGardonek bere blogean kontatu digun moduan.

“Jaime de los Ríos eta Eneko Gilekin elkarbizitzen, egoera iradokitzaile, dibertigarri eta gogoetatsuak sortu dira. Horrela, duela egun batzuk beraien proiektu artistikoak neurean uztartzea erabaki nuen, oraindik nola egingo dudan argi ez badut ere. (…)” Hitz horiekin hasi du artistak bere blogean idatzitako azken sarrera. Bertan Wroclaw-en bizitzen ari diren abenturaren kontakizuna egiten du.

Ainara LeGardonen lanak ahotsa, objektuak eta gorputza bera batzen ditu soinudun obra sortzeko. Oraingo honetan Donostia eta Wroclaw hiriak hartuko ditu oinarri: kokaleku ezberdinak eta historiarekin interakzioa bilatu eta  topalekuak sortuko ditu hirien, biztanleen zein artisten artean. Jaime de los Ríosek elkarlanean oinarritutako ekimena sortuko du, bi hirien artean –Donostia eta Wroclaw- zubi digital, kolektibo eta irekia osatuz. Sareko Twitter plataforma oinarri hartuta, hiritar guztiak protagonista eta sortzaile bilakatuko dira, irudiak eta hitzak elkarlotzen diren puntuan. Eneko Gil-ek, aldiz, Bruno Schulz idazle poloniarraren bizia eta obra gorpuztuko ditu euskal dantza tradizionala eta garaikidea uztartzen dituen dantza-solo batean.

Argazkia: Ainara LeGardon

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.