Elkartrukaketa Egonaldi Deialdia: Tabakalera - Centre d´art de la Synagogue de Delme
Euskara. Kultura. Mundura.
Deialdi berri honen xedea Frantziako Centre d´art de la Synagogue de Delme eta Tabakalera -Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren artean egonaldi artistikoen elkartrukaketa sustatzea da. Aukera berri hau Etxepare Euskal Institutua, Acción Cultural Española (AC/E) eta Espainiako Institutu Frantsesa erakundeekin elkarlanean sortu da.
Deialdia Euskal Autonomi Erkidegoan lan egiten duten eta testuinguru berriak ezagutu eta garapen artistikoa zabaldu nahi duten artistei zuzenduta dago.
Egonaldiak egitasmoak nekazal ingurune batetan garatzeko aukera emango du. Zortzi asteko iraupena izango du eta arte-proiektu bat garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu; 2016ko irailaren erdialdetik, azaroaren erdialdera bitartean gauzatuko da.
Deialdira aurkeztutako proiektu guztien artean bat hautatuko da.
DEIALDI OFIZIALA ETA ARGIBIDE GEHIAGO