Eloise Garmendia Bieter: Katedra berria abian Boisen!
Euskara. Kultura. Mundura.
Boise State University-ko Euskal Ikasketa saila are sendoagoa izango da laster, izan ere, unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak gaur bertan sinatutako hitzarmenari esker Eloise Garmendia Bieter Katedra berria abian jarriko da. Katedra honek Boiseko alkatearen –David H. Bieter , euskal lurraldetik kanpoko euskara dakien alkate bakarra- amaren izena darama, euskal kulturarekiko konpromisoagatik eta komunitatean jokatutako rolarengatik.
Etxepare Institutuko zuzendari Aizpea Goenagak eta BSUko Provost Martin Schimpf-ek sinatu berri duten hitzarmenak euskara eta euskal kulturaren irakaskuntza indartzen du BSUn, bertako Euskal Ikasketa Sailak bultzatzen duen irakurletzari esker, irakaskuntza lanpostu berri baten bitartez Boise bezalako nukleo garrantzitsu batean. Urtero irakasle ezberdina gonbidatuko duen katedraren oinarriak ere finkatzen ditu hitzarmenak, euskara eta euskal kulturarekin harremana duten gaien irakaskuntza eta ikerkuntza bultzatzeko asmoz.
Idaho da Estatu Batuetan zein mundu osoan euskal presentzia nabarmenena duen atzerriko estatua. Hori dela eta, garrantzi handikoa da Etxepare Euskal Institutuaren lan eremuan. Sinatu berri den hitzarmena 2011an sinatutakoaren luzapena da. Hari esker, azken lau urtetan 450 ikasletik gora hartu dute parte euskara eta euskal kultura ikastaroetan. Ikastaroak antolatzeaz gain, bestelako ekintzak ere bultzatu ditu, hala nola euskal kulturgintza, literatura era hizkuntzaren inguruko materiala sartu eta publikatu, hitzaldi zein kongresuen antolaketa zein beste erakunde batzuekin elkarlana.