Elssie Ansareo eta Mario Paniego dira Arnhem eta Rijeka hirietan egonaldi artistikoak burutuko dituzten artistak
2016/10/19
Euskara. Kultura. Mundura.
Mugikortasuna eta kulturen arteko elkarrizketa sustatzea xede, Etxepare Euskal Institutuak, Donostia Kulturak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak nazioarte mailako egonaldi artistikoak sustatzen dituzte elkarrekin, Joan-Etorriak programaren baitan (DSS2016EUren Hazitegiak kaiaren barne).
Batetik, eta Wroclaw 2016-rekin lankidetzan, hainbat euskal artistari poloniar hirian lan egiteko aukera eskaintzen zien deialdiak gauzatzeko aukera izan zuten ekaina eta uztailean , zehazki Aitor Gametxori eta Diego Vivancori. Bestetik, helburu bereko bi egitasmo berri jarri dituzte Etxepare Euskal Institutuak, Donostia 2016k eta Donostia Kulturak abian aurten, hain zuzen ere Kroaziako Rijeka 2020 Europako Kultur Hiriburuarekin eta Holandako Arnhem hiriko Motel Spatie kultur erakundearekin batera hasitakoak. Eta Mario Paniego eta Elssie Ansareo artistak izan dira, hurrenez hurren, epaimahaiak hautatu dituenak.
Mugikortasuna eta kulturen arteko elkarrizketa sustatzea xede, Etxepare Euskal Institutuak, Donostia Kulturak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak nazioarte mailako egonaldi artistikoak sustatzen dituzte elkarrekin, Joan-Etorriak programaren baitan (DSS2016EUren Hazitegiak kaiaren barne).
Batetik, eta Wroclaw 2016-rekin lankidetzan, hainbat euskal artistari poloniar hirian lan egiteko aukera eskaini zien deialdiak eta hori gauzatzeko parada izan zuten ekainean eta uztailean Aitor Gametxok eta Diego Vivancok. Bestetik, helburu bereko bi egitasmo berri jarri dituzte abian aurten Etxepare Euskal Institutuak, Donostia 2016k eta Donostia Kulturak, hain zuzen ere Kroaziako Rijeka 2020 Europako Kultur Hiriburuarekin eta Holandako Arnhem hiriko Motel Spatie kultur erakundearekin batera hasitakoak. Eta Mario Paniego eta Elssie Ansareo artistak izan dira, hurrenez hurren, epaimahaiak hautatu dituenak.
Rijekako egonaldi artistikoaren helburua hirian eragin kulturala izango duen proiektu bat garatzea da, bi kultur hiriburuen egitasmoa aintzat hartuta. Eta horiexek izan dira Mario Paniegoren proiektuaren ardatzak. Migrazioa oinarri duela, interbentzio plastiko-kontzeptualak egingo ditu.
Motel Spatie kultur gunearen misioari loturik, espazio publikoaren kodeekin eta muga sozial eta fisikoekin esperimentatzea, eta etorkizun komunari buruzko eztabaida piztea da Arnhemeko egonaldiak sustatu nahi duena. Ildo bera jarraitzen du Elssie Ansareo artistaren How you look at it egitasmoak: argazkiak eta bideoak erabiliko ditu hiriko komunitate anitzaren ikuspegi ezberdinak jaso eta elkarguneak topatzeko.
Bestalde, euskal egileen ibilbide horiek badute itzuliko bidaia. Pasa den maiatzean Arnhemeko bi egilek egonaldiak burutu zituzten Donostian; aste honetan, aldiz, hiru artista poloniar datoz Donostiara, euren proiektuak hemen garatzera. Horietako bat bertsolaritzaren ingurukoa da, hain zuzen ere Jakub Szafrańskirena. Bestetik, Hanna Ilczyszynek euskal eta poloniar mitologiaren inguruko proiektua egingo du eta azkenik , Gabriela Kowalskak artea, diseinua eta soziologia uztartzen dituen ikerketa, “Zer egin dezaket zuregatik?” galdera ardatz duena.
Gainera, abenduaren 8an aurtengo Joan Etorriak programan garatutako lanak edo prozesuak ikusgai jarriko dituen erakusketa zabalduko da Tabakaleran.
Mario Paniego
Rijeka, Kroazia
Migrazioa ardatz hartuta, interbentzio plastiko-kontzeptualak egingo ditu Mario Paniegok. Migrazioari buruzko istorio txiki eta pertsonalez, baina era berean unibertsalak diren istorioez baliatuko den proiektu bat jorratuko du, 7 aste iraungo dituen egonaldi artistikoan Paniegok aurkeztutako gaia hausnartu, garatu, aldatu eta eraikitzeko aukera izango du.
Mario Paniego (Bilbao, 1978)
Ikasketak. Arte Ederretan Lizentziatua, EHU; B.A (Hons) Fine Art, Uwe, Bristol; Diseinu Kudeaketaren Masterra, DZ Diseinu, EHU; Doktoradutza "Arte Garaikidean pentsamendua eta praxisa”, EHU; Kultur Kudeaketan Masterra, Alcala de Henareseko Unibertsitatea; Ikasketa Aurreratuen Ziurtagiria: Arte Irudiaren Semiologia, EHU.
Sariak. Argazki sariak: Artxanda Argazki Saria (2015), Bilbo; CEA Argazki Saria (2006), Gasteiz; Accesit-ak Arabar Arte Deialdietan (2005, 2006); Arrasate (2001); Amurrio (2001,2003,2006). Pintura sariak: Amurrio (1994, 1995, 1996, 1997, 1998). Ikusteko Poesia Saria Caruso (1996), Gasteiz. Bideo Sariak: Manos Unidas (1994). Lanak Instituzioetan: Europäisches Künstlerhaus Oberbayern, Alemania, (2010, 2014); Amurrioko Udala (2011).
Bekak. Abierto por Arte (2016), Granada-Jaen; Inmersiones (2015), Gasteiz; Oberbayern Künstlerhaus (2010), Alemania; Artista Simposiuma (2013), Kyonggi, Hego Korea; Leonardo Beka (2002), Prague House of Photography, Praga; Guggenheim Bilbao Museoa Beka (2001); Erasmus Beka (1999), University of the West of England (UWE), Bristol.
How you look at it
Elssie Ansareo
Arnhem, Holanda
Sortzaileak ikus-entzunezko medioak -argazkiak eta bideoa- erabilita gauzatuko du How you look at it proiektua, baina diziplina gehiago ere jasoko ditu bere baitan. Motel Spatie kultur gunea dagoen Arnhemeko auzoan 112 nazionalitateko jendea bizi da, eta egileak haien ikuspuntu partikularretan jarri nahi du begirada; komunitateko kideen ikuspegia jaso, elkarguneak topatu eta euren arteko eztabaida sortu nahi du, “nola ikusten duzu?” gaiaren inguruan hitz egin dezaten. Adin ezberdinak, sexu aniztasuna edota egoera pertsonal ezberdinak oinarri hartuta, “Non gaude?” edota “Non/nola egon nahi dugu?” galderen aurreko denetariko erantzunak bilatzeari helduko dio.
Elssie Ansareo (Mexiko, 1979)
Ikasketak. Arte Ederretan lizentziatua, EHU; Ikasketa Aurreratuen Diploma “Pentsamendua eta Praxia Arte Garaikidean”, EHU; Argazki-zuzendaritza Ikastaroa, Euskal Herriko Zine Eskola.
Sariak. Caja Murcia-ko “Los Libros únicos” lehiaketako aipamen berezia (2005); Almeriako Arte Garaikideko I. Bienaleko Saria (2006); INJUVE Arte Plastikoetako Saria, aukeratutako lana (2008); Kantabriako Gobernuaren Arte Plastikoetako VIII Saria (2009).
Bekak-laguntzak. Arte Plastikoetako Endesa Beka (2003); Arte Plastikoetako Bizkaiko Foru Aldundiaren Beka (2006); Bilbao Arte Fundazioaren Kanpo-Beka, Eduardo Sourrouille artistarekin elkarlanean bideo bat osatzeko (2009); Kulturaren sustapen eta zabalkunderako diru-laguntza, Eusko Jaurlaritza (2012); Kultur proiektuak sortu eta ekoizteko diru-laguntza, Eusko Jaurlaritza (2016).