Eman ta zabal zazu, jalgi hadi!
Euskara. Kultura. Mundura.
Hotz egiten du oraindik Chicagon, inoizko negurik hotzena pasa duten urte honetako udaberria ere hotza da. Hala eta guztiz ere, harrera beroa egin zion Etxepare Euskal Institutuaren izenean bertara hurbildu zen Mari Jose Olaziregiri Chicagoko Unibertsitateak, bertatik adierazi digunez. Han zituen zain, Karlos Arregi, Koldo Mitxelena Katedra eta bertako irakurletzaren koordinatzailea, Amaia Gabantxo Euskara eta Euskal Kultura irakurlea eta noski, aurtengo Koldo Mitxelena Katedrako irakasle gonbidatua, Miren Azkarate katedraduna.
Atzo goizean unibertsitateko hainbat arduradunekin bilerak burutu zituen Institutuko Euskararen Sustapenerako eta Hedapenerako zuzendari den Olaziregik, hala nola, Chris Kennedy Linguistika Departamentuko buruarekin, irakurletza eta katedra kudeatzen dituen komitearekin, Mario Santana literatura irakaslearekin eta Karlos Arregirekin. Hurrengo urteetako hitzarmenak, irakasle gonbidatuak, beharrak, eta best hainbat gai eztabaidatu zituzten zehaztatusunez.

Arratsaldean zuen lehen hitzordua Miren Azkaratek ikasleekin. Pozik agertu zen irakaslea, 18 orriko syllabusa eskuan zuela eta hainbat material digitalizatuta ikasleei emango dizkien 30 orduko eskolei hasiera emateko. Olaziregik eskertu egin zien ikasleei matrikulazioa eta euskararekiko interesesa, eskertu Karlos eta Amaiari euren lana, eta eskertu, nola ez, Azkarateri gonbidapena onartu eta bere eskuzabaltasun akademikoa. Hasiera bikaina, beraz, aurtenko eskola programazioari. Ekainaren lehenengo astera arte luzatuko dira eskolak Chicagon.
Mari Jose Olaziregi University of Iowa-raino joango da gaur: hitzaldi bat emango du bertan, eta lektorado berri bat negoziatzen hasiko da. Zinez eskertezekoa da AEBetako puntako unibertsitateek Etxepare Euskal Institutuaren irakurle eta katedra sarearekiko erakusten duten interesa. Aste honetan Chicagoko Unibertsitatean dago, hain justu, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, bisitan, atzo jakin genuenez. Eman ta zabal zazu, jalgi hadi!