Erbesteko Euskal Arkitekturaren inguruko I. Jardunaldiak gaur emango dira ezagutzera

2014/09/23

Euskara. Kultura. Mundura.

Gaur aurkeztuko dira Erbesteko Euskal Arkitekturaren inguruko I. jardunaldiak, Bizkaia Aretoan (UPV-EHU), 19:00etan. Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoak antolatu du ekimena, UNAMekin (Universidad Nacional Autónoma de México) batera eta Etxepare Euskal Institutuaren babesaz.

Gaurko aurkezpen ekitaldian Imanol Ordorika arkitekto esanguratsuaren obra plastiko eta arkitektonikoaren erakusketaren aurkezpen hitzaldia eskainiko da. Bertan izango dira jardunaldien berri emateko Mari Jose Olaziregi (Etxepare Euskal Institutua), Juan José Arrizabalaga (AGET/EHUko zuzendaria) eta Mario Sangalli - AGET/EHUko irakaslea

Jardunaldiak urriaren 22-23 bitartean burutuko dira, arlo ezberdinetako hainbat adituk hartuko dute parte; besteak beste, Oscar Alvarez Gila, María José Ordorika, Miguel Cabañas Bravo, Juan Ignacio del Cueto edota Iñigo Villar izango dira bertan.

2015ko udan berriz, Imanol Ordorikaren obra plastiko eta arkitektonikoaren  erakusketaren inaugurazioa burutuko da Lekeitiko Udalean.

 

Jardunaldien web orria

Gaur aurkeztuko dira Erbesteko Euskal Arkitekturaren inguruko I. jardunaldiak, Bizkaia Aretoan, 19:00etan. Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoak antolatu du ekimena, UNAMekin (Universidad Nacional Autónoma de México) batera eta Etxepare Euskal Institutuaren babesaz.

Gaurko aurkezpen ekitaldian Imanol Ordorika arkitekto esanguratsuaren obra plastiko eta arkitektonikoaren erakusketaren aurkezpen hitzaldia eskainiko da. Bertan izango dira jardunaldien berri emateko Mari Jose Olaziregi (Etxepare Euskal Institutua), Juan José Arrizabalaga (AGET/EHUko zuzendaria) eta Mario Sangalli - AGET/EHUko irakaslea

Jardunaldiak urriaren 22-23 bitartean burutuko dira, arlo ezberdinetako hainbat adituk hartuko dute parte; besteak beste, sscar Alvarez Gila, María José Ordorika, Miguel Cabañas Bravo, Juan Ignacio del Cueto edota Iñigo Villar izango dira bertan.

2015ko udan berriz, Imanol Ordorikaren obra plastiko eta arkitektonikoaren  erakusketaren inaugurazioa burutuko da Lekeitiko Udalean.

 

Jardunaldien web orria

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu