Erbesteko Euskal Arkitekturaren inguruko I Jardunaldiak, Imanol Ordorikaren lana omenduz

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-10-27

Erbesteko Euskal Arkitekturaren inguruko I. jardunaldiak arrakasta handiz burutu ziren urriaren 22-23 bitartean EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren paraninfoan. Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoak antolatu du ekimena, UNAMekin (Universidad Nacional Autónoma de México) batera eta Etxepare Euskal Institutuaren babesaz.

Jardunaldietan, hainbat hizlarik Espainiako Gerra Zibilaren ondoriozko euskal diasporaren inguruko ikuspegi orokorra eskaini zuten, Imanol Ordorika arkitekto esanguratsuaren lanarekin zerikusi zuzena duten arloetan bereziki sakonduz: arkitektura eta arte plastikoak. Honela, Maria Jose Ordorika, Mexikoko UNAM unibertsitateko Arkitektura Fakultateko irakasleak jardunaldian parte hartu zuen eta bere aitaren obraren inguruan mintzatu zen. Beste hainbat adituk ere hartu zuten parte, hala nola, Oscar Alvarez Gila, Miguel Cabañas Bravo, Juan Ignacio del Cueto edota Iñigo Villar.

(...)

 

 

Euskal Arkitekturaren inguruko I. jardunaldiak arrakasta handiz burutu ziren urriaren 22-23 bitartean EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren paraninfoan. Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoak antolatu du ekimena, UNAMekin (Universidad Nacional Autónoma de México) batera eta Etxepare Euskal Institutuaren babesaz.

Jardunaldietan, hainbat hizlarik Espainiako Gerra Zibilaren ondoriozko euskal diasporaren inguruko ikuspegi orokorra eskaini zuten, Imanol Ordorika arkitekto esanguratsuaren lanarekin zerikusi zuzena duten arloetan bereziki sakonduz: arkitektura eta arte plastikoak. Honela, Maria Jose Ordorika, Mexikoko UNAM unibertsitateko Arkitektura Fakultateko irakasleak jardunaldian parte hartu zuen eta bere aitaren obraren inguruan mintzatu zen. Beste hainbat adituk ere hartu zuten parte, hala nola, Oscar Alvarez Gila, Miguel Cabañas Bravo, Juan Ignacio del Cueto edota Iñigo Villar.

Imanol Ordorika (Lekeitio, Bizkaia, 1931 - Mexiko Hiria, Mexiko, 1988) arkitekto entzutetsuaren obraren erakusketa antologikoa izan da jarduera hau egiteko aitzakia. Erakusketa UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan izango da ikusgai urriaren 23tik aurrera, eta, 2015ko udan, Lekeition ere erakutsiko da, arkitektoaren sorterrian. UNAMen ere izan zen ikusgai erakusketa – Etxepare Institutuak bertan irakurletza du- eta oraingoan, gure lurraldera ekartzea posible izan da.

 

Irudian: Maria Josefa Sacristan, Ordorikaren emaztea eta Mari Jose Olaziregi, Etxepare Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedakuntzarako Zuzendaria.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu