Erresuma Batuko editoreak euskal literaturaz blai Donostian eta Durangon
Euskara. Kultura. Mundura.
Durangoko azokaren itxierarekin batera amaitu da Etxepare Euskal Institutuak Erresuma Batuko editore talde berezi batentzat antolatutako hiru egunetako egonaldia. Bost izan dira Institutuak Euskal Herrira gonbidatu dituen argitaletxeak – Parthian Books, Peter Owen Publishers, Comma Press, Seren Books eta Maclehose Press-, Elin H.G. Jones Aberystwyth University-ko Mercator Institute-ko zuzendariarekin , LAF –Literature Acoss Frontiers- erakundeko ordezkariekin eta Maya Jaggy The Guardian egunkariko kazetari eta kritikariarekin batera. Helburua, euskal idazle eta editoreak ezagutaraztea, etorkizunean ingelesera itzul daitezkeen lanen balorazioa egin dezaten.
Abenduaren 6an, Etxepare Euskal Institutuaren berri izan zuten gonbidatuek, eta Donostiako eta inguruko hainbat kultur gune bisitatu zituzten, Golocal Tours-eko lagunek gidatutako programan: liburu-dendak, Chillida Leku, Victoria Eugenia Antzoki, Victor Hugoren etxea Pasaian… Iluntzean, berriz, Institutuak antolatutako irakurketa saio berezi bat eskaini zieten editoreei Garoa liburu-dendan Rikardo Arregi, Kirmen Uribe, Harkaitz Cano, Karmele Jaio eta Iban Zaldua euskal idazleek, elkarrekin solasean aritzeko tarte zabala izan aurretik.
Abenduaren 7a Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan antolatutako lan saio batekin hasi zen: gonbidatuek euskal literaturaren egoeraren berri ezagutu zuten, euskal literaturaren laginak eta katalogoak jaso, eta Institutuak euskal literaturaren kanpoko zabalkunderako burutzen dituen ekintzei buruzko argibide zehatza bildu.
(...)

Arratsaldez Durangoko Azoka ezagutzeko parada izan zuten, bertako antolatzaileen, Aizpea Goenaga Institutuko zuzendariaren eta Mari Jose Olaziregi bertako Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendariaren eskutik. Zur eta lur gelditu ziren bisitariak azokaren neurria, bizitasuna eta jendearen partaidetza ikusita, eta interes handia adierazi zuten Etxeparek hainbat euskal argitaletxerekin –Elkar, Pamiela, Susa, Txalaparta … -harremanetan jartzeko antolatu zizkien hitzorduetan.
Etxeparek izan zuen bestelako presentzia ere Durangoko Azokan; abenduaren 8an Mari Jose Olaziregik kultur transmisioaren gaineko mahai-inguruan esku hartu zuen, Gogoetaren Plazan, Ander Lipus aktorearekin eta Jon Sarasua irakaslearekin batera, Uxue Alberdi moderatzaile lanetan ari zela. Arte adierazpenen garrantzia, euskal kulturaren profesionaltasuna eta amateurismoa edo azpiegituren eta hezkuntzaren garrantzia izan zituzten hizpide, besteak beste.