Etxepare- Laboral Kutxa Itzulpengintza Saria 2017

Ebatzita

Etxepare Euskal Institutuak eta Laboral Kutxak abian jarritako deialdi honen bidez jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura‑obra baten itzulpen lan bat sarituko da. Horrela, euskarazko literaturaren itzulpengintza eta argitaratzea gure eremutik kanpo sustatu nahi diuzte bi erakundeek, elkarlanean.

Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 30ean bukatuko da (barne).

  • Eskaerak aurkezteko epea: 06/06/2017 - 30/06/2017

Laburpena

Etxepare Euskal Institutuak eta Laboral Kutxak abian jarritako deialdi honen bidez jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura‑obra baten itzulpen lan bat sarituko da. Horrela, euskarazko literaturaren itzulpengintza eta argitaratzea gure eremutik kanpo sustatu nahi diuzte bi erakundeek, elkarlanean.

Itzulpenaren kalitatea bera eta argitaletxearen sustapen plangintza aintzat hartuko dira erabakia hartzerakoan. Saria 4.000 eurokoa izango da; zenbateko hori argitaletxeak eta itzultzaileak jasoko dute, erdibana.

Sariaz gain, 2.000 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute saridunek sari‑banaketara etorri ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko (aurkezpenak, ekitaldiak, publizitate kanpainak, medioetako elkarrizketak…).

 

Hautagaitzak bete beharreko baldintzak

-Eskabidea itzultzaileak, argitaletxeak nahiz liburugintzaren, literaturaren edo itzulpengintzaren arloko bestelako eragileren batek egin ahal izango du.

- Itzulpenak 2016. urtean argitaratutakoa izan beharko du.

- Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura‑obra baten itzulpena izan behar du.

 

Hautagaitzak aurkezteko epea, lekua eta modua

Hautagaitzak aurkezteko epea 2017ko ekainaren 5etik ekainaren 30era artekoa izango da, biak barne. Eskabidea posta elektronikoz bidali beharko da etxepare@etxepare.eus helbidera, honako dokumentazioarekin batera.

  • Itzultzailearen Curriculum Vitae-a.
  • Argitaletxeari buruzko txostena. Txostenak ezinbestean hartu beharko ditu barne eskaera aurkeztu arte egindako sustapen-ekintzak nahiz etorkizun hurbilerako aurreikusitakoak.
  • Aurkeztutako itzulpen lanaren lehen 15 orrialdeak.

Eskabidea osatzeko, liburuaren ale bat bidali beharko da ondorengo helbidera: Etxepare Euskal Institutua. Andre Zigarrogileen plaza 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua, 20.012 Donostia.

 
Argibide gehiago
 
Kizkitza Galartza
k-galartza@etxepare.eus
Tel 943 02 34 09

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
}