Etxepare Euskal Institutua, ENLIT European Network for Literary Translation sarearen sorreran
Euskara. Kultura. Mundura.
Frankfurter Buchmesse liburu azokak ENLIT,European Network for Literary Translation sare berriaren lekuko izan zen pasa den asteburuan. Hain zuzen ere, Etxepare Euskal Institutua izan da sare horren kide sortzaileetako bat, eta Mari Jose Olaziregi Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendariak ekitaldian esku hartu zuen.Sareak 17 herrialde ezberdinetako partaide bildu ditu, eta literatur itzulpena babesten duten programen garapena bermatzea du xede, Europako ahots literario ezberdinei jatorrizko hizkuntzetan zein nazioarteko mailan ikusgarritasuna emateko helburuarekin.
“Indarrak batu ditugu elkarrekin gure jomugak lortzeko eraginkorragoak izango garelako”, adierazi zuen Bärbel Becker Frakfurter Buchmesse azokako Nazioarteko Egitasmoetarako zuzendariak. Partaide diren erakundeek, gaineratu zuen, argibidea eta egitasmoak partekatuko dituzte eta literatur itzulpenen ekoizpena eta banaketa sustatzeko konpromisoa ere hartuko dute.

Aurten ere euskal argitalpenek euren lekua izan dute nazioarte mailan garrantzitsuena den Frankfurteko liburu azokan, Euskal Editoreen Elkartearen eta Euskadiko Editoreen Elkartearen partaidetzarekin. Azokak 100 herrialde ezberdinetako 7.100 erakusle bildu ditu aurten eta 275.000 bisitari inguru jaso ditu.