Etxepare Euskal Institutua, Freiburg arte eszenikoan azokan lehen aldiz

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-01-25

Aurten lehenengoz, Etxepare Euskal Institutuak Internationale Kulturbörse Freiburg. nazioarteko arte eszenikoen azokan parte hartuko du urtarrilaren 25etik 28ra, Europa osoko arte eszenikoen profesionalak biltzen dituen azoka garrantzitsuan, hain zuzen. Bertan, Basque Arts stand-a izango da euskal antzerki eta zirku konpainien erakusleihoa.

Euskal errepresentazioa honakoa izango da azokan: Malas Compañias kopainia, Marie de Jongh, Hortzmuga konpainia, Markeliñe eta Aire-Aire banatzailea. Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga ere izango da bertan.

Emanaldiei dagokionez, Malas Compañías konpainiak TXATARRA ikuskizuna aurkeztuko du,  urtarrilaren 26an; bi urtez euskal Herria eta estatu espainoleko jaialdi eta programazio ugarietatik pasa ondoren nazioarteko ateak zabaltzea du helburu. TXATARRA publiko guztientzat egokia den antzerki-zirku ikuskizuna da, umorea, antzerkia, objektuen manipulazioa eta akrobazia uztartzen dituen lan ikusgarri, dibertigarri eta hunkigarria.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.