Etxepare Euskal Institutuak eta KULTURA LIVE elkarteak lankidetzarako hitzarmena sinatu dute gaur

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-10-14

Etxepare Euskal Institutuak eta KULTURA LIVE – Euskal Herriko zuzeneko musika aretoen Elkarteak gaur sinatutako hitzarmenari esker, bi erakundeak lankidetzan arituko dira elkartearen lana kanpoan ezagutaraztea helburu duten egitasmo ezberdinak sustatzeko. 

Hitzarmenaren lehen ondorio gisa, LIVE DMA EUROPEAN NETWORK Europako Musika Aretoen Elkarteko bazkide bihurtzeko babesa eskainiko dio Etxepare Institutuak KULTURA LIVE elkarteari.

KULTURA LIVE, Euskal Herriko zuzeneko musika aretoen Elkartea da, helburu nagusitzat erakundeek eta ikus-entzuleek kontzertu areto pribatuen kultura alorreko lana eta hauek maila industrial eta turistikoan duten papera eta eragina onartzea duena.

Irudietan: Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga eta KULTURA LIVE erakundeko zuzendari Iker Arroniz hitzarmena sinatzen, gaur Donostian.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu