Etxepare Euskal Institutuak Euskara eta Euskal Kultura irakurletza berria zabalduko du Habanako Unibertsitatean, Kuban
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak eta La Habanako Unibertsitateak 2015ean sinatu zuen lankidetzarako hitzarmenaren ondorioz, 2016ko azaroan zabalduko da bertan Euskara eta Euskal Kultura irakurletza. Joseba Sarrionandia euskal idazlea izango da, hain zuzen ere, bertako irakurlea; alegia, programa akademikoaren edukia zehaztu eta irakatsiko duena, bai eta gainerako ekintzen arduraduna.
Irakurletza azaroaren 22an abiaraziko da, “Euskara hizkuntzaren historia” izenburu duen ikastaroari hasiera emanez. Euskara hizkuntzaren historia lexiko-gramatikala eta soziala izango ditu aztergai, Neolitikotik hasi eta gaur egunera arte.
Programa akademikoaren hasiera honetan beste hainbat ekintza dituzte aurreikusita: abenduaren 5ean Asier Altunak “Amama” aurkeztuko du unibertsitatean, eta filmaren emanaldia eta gero euskal baserri tradizionalaren bilakaeraz bertaratutakoekin aritzeko aukera izango du. Abenduaren 15ean, berriz, EHUko irakasle Mari Jose Olaziregi, azaroa bitartean Etxepare Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria izan dena, euskal literaturaz ariko da "Un viaje por la cultura y la literatura vasca" hitzaldian.

Udazkenerako beste hainbat adituren mintzaldiak ere antolatzen dihardute; hala nola, Blas de Oterok Habanan eman zituen lau urteen gainekoa, edota Jose Antonio Agirre eta euskal exilioa Kuban aztertuko duena.
Unibertsitateko eskolez gain, irakurletza honen sorrerak Kubako euskal komunitateari eta euskal kulturaz ikertu eta ikasi nahi duen nornahiri hainbat baliabide berri eskainiko dizkie. Asmo zehatzen artean nabarmentzekoak da abian den Euskal Biblioteka: Habanako euskal komunitateak bildutako 2.000 liburuko fondoarekin hasiko da, eta unibertsitatean kokatuko da. Euskal Zine-forum berri bat antolatzea ere proposatu dute, unibertsitateko zinetokian, hamabostean behin. Bestalde, aldizkari berri bat sortu nahi dute, euskal kultura eta Euskal Herriaren eta Kubaren arteko harreman kulturalak aztertuko dituena (toponimia, mendeetako euskal emigrazioaren lekukotzak…) Eta edizio lana ere ez dute baztertuko, esku artean euskal liburu sail bat sortzeko egitasmoa ere baitaukate.
Horretaz gain, irakurletza berriak egoitza finkoa eskainiko du euskal kulturaren inguruko jarduera akademiko eta kulturalak antolatu ahal izateko, ikusgarritasuna ere bermatuz. Besteak beste, Kubako euskal elkarteekin eta 1877an sortu zen Asociación Vasconavarra de Beneficiencia erakundearekin elkarlana sustatuko du.