Etxepare Euskal Institutuko Euskal kultura sustatu eta hedatzeko zuzendaria hautatzeko deialdia

Ebatzita

Etxepare Euskal Institutuak Kultura Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria hautatzeko prozedura abian jarri du. Institutuaren zuzendaritzapean lan eginez, bere xedea euskal kultura sustatzea eta hedatzea izango da. Arloak honako eremuak hartzen ditu: musika, arte eszenikoak, ikusizko arteak, zinema, literatura, arkitektura eta diseinua.

Bere eginkizunak, besteak beste, honako hauek izango dira:

  • Euskadiko arte sorkuntza hedatzea, nazioarteko eszenan programa dadin sustatuz.
  • Artistak eta lanak ibil daitezen laguntzea.
  • Sorkuntza garaikidea eta ondare historikoa ezagut dadin sustatzea.
  • Nazioarteko kultura erakustaldiak antolatzea.
  • Arteak hedatzeko ekintza estrategikoak sustatzea.
  • Kultura-eragileei laguntzeko programak diseinatzea, nazioarteko eszenan Euskadiko sorkuntza ezagutarazteko.
  • Euskarazko literatura, pentsamendua eta ikerketa sustatzea, pentsamenduzko eta zientzia ikerketazko obrak kanpoan proiektatuz, bai eta Euskadiko pentsamendu eta kultura aldizkarien bidez ere.

Eskakizunak:

  • Goi mailako unibertsitate titulua.
  • Euskararen 3. hizkuntza eskakizuneko titulu ofiziala edo baliokidea, 297/2010 Dekretuan eta 47/2012 Dekretuan zehaztutakoari jarraituz.
  • Ingelesez jakitea, C1 mailan. Kontuan hartuko da frantsesez jakitea.
  • Antzeko eginkizunetan eta nazioarteko proiektuetan esperientzia izatea.
  • Aintzat hartuko da Etxepare Euskal Institutua eta euskal kultura ezagutzea

 

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2018/02/04 - 2018/02/13
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
  • Kontaktua: etxepare@etxepare.eus | (+34) 943 02 34 00

 Hautaketa prozesua Campo&Ochandiano enpresaren bidez burutuko da. Izena ematea haien bidez egin behar da.

Izena emateko jarraitu esteka hau.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu
}