Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria irailaren 30ean banatuko dute
2015/09/24
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura lan baten itzulpen lan bat saritzeko asmoz sortu dute aurten bi erakundeok, euskaraz idatzitako literaturaren itzulpengintza eta argitaratzea gure eremutik kanpo sustatzea xede.
Itzulpenaren kalitatea bera eta argitaletxearen sustapen plangintza aintzat hartu ditu epaimahaiak erabakia hartzerakoan; hori dela eta, 4000 euroko saria argitaletxeak eta itzultzaileak partekatuko dute, erdibana. Gainera, 2.000 euro arteko laguntza jasoko dute onuradunek, sari-banaketara etorri ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko.
Saritua izan den lanaren jakinarazpena eta sari banaketa irailaren 30ean egingo dira –Itzultzaileen Nazioarteko Egunean- , eguerdiko 12:00etan Etxepare Euskal Institutuaren egoitza berrian (Tabakalera eraikina, 3. solairua).