Etxepare Euskal Institutua: 10 urte

Euskara. Kultura. Mundura.

Etxepare Euskal Institutua: 10 urte
  • 09
    Abe 2020
    Donostia

Aurten Etxepare Euskal Institutuak 10 urte bete ditu, euskara eta euskal kultura nazioartean sustatzen. Hori dela eta, datorren asteazkenean, hilak 9, 16:30ean hasita, Donostiako Tabakalerako Prisman egingo den erakunde-ekitaldi ikusgarrian, Sra. Polaroiska duoak ekintza performatiboa zuzenduko du, eta Institutuak 10. urteurreneko kanpaina berria aurkeztuko du, protagonistak euskara eta euskal kultura munduan zabaltzen lagundu duten 11 pertsona direla.

Covid-19ren aurkako segurtasun-neurriek aretoaren edukiera nabarmen mugatuko dutela, ekitaldia Streaming bidez emango da eta parte hartuko dute Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak, eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu