Etxeparek sustatzen dituen ekintzak munduko mapan ikusi nahi?

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-06-03

Ongi dakizuenez, gure web orriak Etxepare Euskal Institutuaren inguruko argibide guztia jasotzen du, hurrenkera kronologikoan eta atal ezberdinetan banatuta.  Baina munduko mapan ere erakutsi nahi dizkizuegu orain:  horretarako sortu dugu Liquid Maps aplikazio berria.  Gune honek erakundeak landutako edo bultzatutako egitasmo guztiak jasotzen ditu, munduko mapan kokatuta, eta baita mikrosite eran ere.

Ekintzak 3 atal ezberdinetan banatu ditugu, eta bakoitzean dagozkion sailkapenak eta mapa ezberdinak; guztietan argibidea, argazkiak, bideoak, estekak eta abar bildu ditugu.

-         Irakurletzak eta Katedrak: Institutuko sareko unibertsitate guztiak eta irakurletza zein Katedran guztien berri jasotzen du

-         Diru-laguntzak: Institutuak euskal kultura kanpoan zabaltzeko diruz lagundu dituen egitasmoak aurkituko dituzu.

-         Institutuaren jarduerak: azoka profesionalak, produkzioak eta koprodukzioak eta sustatutako ekintzak, zehatz-mehatz

Gehiago jakin nahi duzue? Ikusi gure tutoretza bideoa!

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.