Etxepareko Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria hautatzeko deialdia
Ebatzita
Etxepare Euskal Institutuak Kultura Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria hautatzeko prozedura abian jarri du. Institutuaren zuzendaritzapean, bere xedea euskal kultura sustatzea eta hedatzea izango da. Arloak honako eremuak hartzen ditu: musika, arte eszenikoak, ikusizko arteak, zinema, literatura, arkitektura eta diseinua.
Bere eginkizunak, besteak beste, honako hauek izango dira:
- Euskal sorkuntza artistikoa hedatu nazioarte mailan programazioa suspertuz.
- Artisten eta horien lanen ibiltaritzari laguntza eman.
- Sorkuntza garaikidearen eta ondare artistikoaren ezagutza hedatu.
- Nazioarteko kultura erakusketak antolatu.
- Arteak hedatzeko ekintza estrategikoak sustatu.
- Kultura eragileei laguntzek programak diseinatu, euskal sorkuntza nazioarte mailan ezagutzera emateko.
- Euskal literatura, pentsamendua eta ikerketa sustatu, pentsamendu eta ikerketa zientifikoko obrak eta euskal pentsamendu eta kulturako aldizkariak kanpora atereaz.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2016/07/26 - 2016/08/10
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Kontaktua: ref136@human.es