Europako irakurletzetako 20 ikasle, Zornotzako barnetegian uda honetan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-07-01

Gaur hasiko da Etxepare Euskal institutuaren eta Aurten bai Fundazioaren arteko lankidetzan antolatu den egonaldia Zornotzako Barnetegian. Etxeparek Europan dituen irakurletzetako 20 ikaslek 15 egun emango dituzte bertan euskara modu hurbilean bizitzen, eta horietako bat “Aurten, euskara bai!” lehiaketako irabazlea izango da.

Guztira 25 ikaslek hartu dute parte proiektuan: horietako bost neguan izan ziren Zornotzan 20 eguneko egonaldia burutzen. Orain gainontzekoen txanda da, eta egunean 7 orduz euskarazko klaseak jasotzeko aukera izango dute.

Matylda Figlerowicz poloniarra izango da horien artean, "Aurten, euskara bai!” lehiaketako irabazlea, Adam Mickiewicz Unibertsitatekoa (Poznan). Lehiaketan parte hartzeko, ikasleek euskararekin duten harremanaren inguruko idazlana idatzi behar izan zuten (euskaraz, jakina), eta garaileak bidaia eta egonaldia eskuratu ditu, gastuak barne. Ikusi bere idazlana.

Irudia: Neguko txandako hiru ikasle

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu