´.eus´ interneteko domeinua eskuratu nahi? Ikusi nola egin!

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-10-24

Etxepare Euskal Institutuak ‘.eus’ Interneteko domeinuaren aitzindari izateko erabakia hartu zuen beste 91 erakunderekin batera. Hori horrela, www.etxepare.eus da Etxepareren webgunearen helbide berria. Dena den, hau ez da Etxepare Institutuari mugatutako eskaintza,  zure webgunea ere ‘.eus’ izan daiteke, eta hemen aurkituko dituzu horretarako argibideak.

 ‘.eus’ Interneteko domeinua, euskara eta euskal kulturaren komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta euskara eta euskal kulturaren komunitatea kohesionatzea da. ‘.eus’, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

Orain, ‘.eus’ domeinua abiarazte-aldian dago. Fase hau, batez ere, elkarte, enpresa eta  instituzio publikoen domeinu- izenei bideratua dago eta domeinu-izenak eskatzeko eta babesteko balio du. Abiarazte-aldia azaroaren 18an bukatuko da eta egun horretatik aurrera edonork eskatu ahal izango du edozein domeinu-izen, baita zure erakundeari zegokiona ere. Beraz,  zure domeinuak zure enpresaren izenarekin bat egin dezan bermatzeko, komeni da domeinua lehen fase honetan eskatzea. Horrela, marka babestu eta urratua izatea saihestu daiteke.

Domeinu-izenak norberaren ohiko Interneteko edo informatika-zerbitzuko hornitzailearen bitartez eskatzen dira edo www.domeinuak.eus webgunean argitaratutako erregistradoreen bitatez.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.