Euskadi Suena... Madrilen. Parte hartzeko deialdia zabalik!
Euskara. Kultura. Mundura.
La Noche en Vivo Madrileko musika aretoen elkartearen, Emankor Sarearen eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetza hitzarmenari esker, 2014ko udazkenerako Euskadi Suena euskal musika jaialdia antolatu da Madrilen. Ekimenak euskal musika Madrilgo eszenara eramanez, euskal artisten estatu mailako zein nazioarteko hedapen eta zabalkundea sustatzea du helburu.
Jaialdia 2014ko urria eta azaroan egingo da, eta oraintxe zabaldu den deialdi baten bitartez hautatuko dituzte programa osatuko duten 6 euskal musika taldeak. Hauek dira parte hartzaileek bete beharreko baldintzak:
- Musika talde zein bakarlariek Euskal Herrian helbideratuak, argitaratutako CD bat eta hiru urte baino gehiagoko ibilbide musikala izan behar dute gutxienez.
- Maiatzaren 25a da izena emateko azken eguna. Interesa duten artistek, eskabide orria bete eta euskadisuena@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dute EUSKADI SUENA izenarekin.
- Hautagaien hautapenerako honako irizpideak hartuko dira kontuan: talde edo musikariaren kalitatea, musika ibilbidea eta euskara.
- Baldintza ekonomiko eta teknikoak ekimenaren antolatzaile eta aukeratutako taldeen artean adostuko dira.