"Euskadi Suena...en Madrid" jaialdiaren lehenengo edizioa burutuko da urrian, gure musika...Madridaje-ra!

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-09-09

Emankor Sarea-k eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko elkarlanean, aurten lehen aldiz antolatu da “Euskadi Suena…en Madrid” jaialdia urriak 16 eta azaroak 20 bitartean, euskal musika eta sortzaileak gure mugetatik kanpo eramateko asmoa duen ekimena. Jaialdia gaur aurkeztu da Bilbon, eta publiko ezberdinen gain eragina izateko xedearekin, gure kulturarekiko jarraitzaile berriak sortu eta gure musikaren kalitateari ikuspena eman nahi dio.

“Euskadi Suena…en Madrid” jaialdiaren lehen edizio honek, Madrilen lehorraratu eta bertan urteroko erreferentziazko euskal jaialdi bezala ezartzea du helburu. Lehen edizio honetan parte hartuko duten taldeak honako hauek dira: Oreka Tx, Jainko Txiki eta Jostalari Hura (Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde), Willis Drummond, Travellín´Brothers, Ainara LeGardon eta Tania de Sousa.  Kontzertuez gain, Azaletik Sustraietara” erakusketa ere egongo da ikusgai. Honek, azken 5 hamarkadetan zeharreko bidaia egiten du diskoen azalen bidez.

Estiloagatik, erakartzeko ahalmenagatik eta errepertorioagatik publikoarentzat interesgarria den egitaraua eratu da, taldeei euskal mugetatik kanpo duten presentzia sustatzen laguntzeko eta baita programak berak inpaktu nahikoa lor dezan Euskadin zein Madrilen. Azken finean, komunikazio-espazioa sortuz “Madridajea” lortu nahi da jaialdian, hau da, artista euskaldun eta madrildarren arteko topaketa. 

 Informazio gehiago: www.euskadisuena.com

Argazkietan: Amets Rodríguez, Emankor Sarearen Kultura eta Lurraldeko zuzendaria; Alberto Rodríguez , Kutxabankeko Marketing eta Babesen zuzendaria; Aizpea Goenaka, Etxepare Euskal Institutuko Zuzendaria eta Travelling Brothers taldeko bi kide.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu