Euskadiko Filmategia: Quebeceko zinema

Euskara. Kultura. Mundura.

Euskadiko Filmategia: Quebeceko zinema
  • 01
    Api 2021
    26
    Eka 2021
    Donostia / Bilbo

Saison Québec – Pays Basque egitasmoaren baitan quebectar eta euskal zinema ziklo bana antolatu dituzte Euskadiko Filmategiak eta Cinémathèque Quebecoisek. 

Quebeceko zine zikloa apirilaren 1etik ekainaren 26era egingo da, Tabakaleran (Donostia) eta Bilboko Arte Ederren Museoan, eta ekoizpen garaikidea izango du ardatz nagusi. Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelaniazko edota euskarazko azpitituluekin. 

  • Pour la suite du monde (Pierre Perrault, Michel Brault, 1963) 
  • De mère en fille (Anne Claire Poirier, 1968) 
  • El declive del imperio americano (Le déclin de l’empire américain, Denys Arcand, 1986) 
  • Yo maté a mi madre (J’ai tué ma mèreXavier Dolan, 2009 
  • Vicek eta Flokek hartz bat ikusi zuten (Vic + Flo ont vu un ours, Denis Côté, 2013) 
  • Une colonie (Geneviève Dulude-De Celles, 2018) 
  • Ville neuve (Félix Dufour-Laperrière, 2018) 
  • Kuessipan (Myriam Verreault, 2019) 
  • Antigona (AntigoneSophie Deraspe, 2019) 
  • Juliette gaztea (Jeune JulietteAnne Émond, 2019) 
  • L. A. Tea Time (Sophie Bédard Marcotte, 2019) 

Sarrerak: 

www.sarrerak.tabakalera.eus 

www.museobilbao.com 

Zinema ziklo honek itzulerako bidaia izango du, irailean, osasun egoerak baimentzen badu, Cinémathèque Québécoisen egingo den euskal zinema zikloarekin. Tasio (1984), Montxo Armendariz; Vacas (1992), Julio Médem; Ander (2009), Roberto Castón; Amama (2015), Asier Altuna; Un otoño sin Berlín (2015), Lara Izagirre; Irrintziaren oihartzunak (2016), Iratxe Fresneda; Handia (2017), Jon Garaño eta Aitor Arregi; Dantza (2018), Telmo Esnal; Oreina (2018), Koldo Almandoz; Black is Beltza (2018), Fermin Muguruza; Hil Kanpainak (2020), Imanol Rayo; eta Erlauntza (2020), Mireia Gabilondo, filmak proiektatuko dira 

Saison Québec – Pays Basque Quebeceko eta Euskadiko hiri nagusietan Etxepare Euskal Institutuak urteetan zehar burutuko den programa kultural eta artistiko honek joan-etorriko izaera dauka. Euskal kultura eta sorkuntza garaikideari Quebecen leiho bat irekitzea da helburua eta, era berean, Quebeceko sortzaileen lana Euskadin erakustea, hizkuntza, kultura eta artearen bidez bi herrialdeen arteko harremana estutzea jomuga. Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Kultura eta Komunikazio Ministerioak bideratu dute ekimena.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu