Saison Québec - Pays basque 2021 - 2022
Euskara. Kultura. Mundura.
 
                        Euskal Herria eta Quebec aspaldidanik elkar ezagutzen duten lurraldeak dira. Duela bost mende euskal baleazaleak Quebec-eko kostaldera iritsi zirenean hasi zen gaur arte mantentzen den harremana.
Euskadik eta Quebec-ek aniztasun kultural eta linguistikoaren babesa, berrikuntzaren aldeko apustua, larrialdi klimatikoari aurre egiteko konpromisoa eta etorkizuneko erronken aurrean ikuspegi komun bat partekatzen dituzte.
Saison Québec-Pays basque 2021-2022 egitasmoak gure sortzaileen bikaintasuna azpimarratu, Quebec eta Euskadiko kultur eragileen arteko lankidetza, eta artista, sortzaile eta kultur industrien hartu-emana sustatu eta bi nazioen arteko lankidetza estutzeko balioko du.
Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Kultura eta Komunikazio Ministerioak bideratuta, egitasmoak joan-etorriko ibilbidea izango du: euskal kultur denboraldi bat egingo da Quebec-en eta quebectar sortzaileek euren lana erakutsiko dute Euskadin.
- 
                            
                                                                      Europatik kanpoko lurralde estrategikoetako eta euskal eragileen artean proiektuak garatzeko dirulaguntza deialdia abian da (2024- 2025)Quebec-en (Kanada), Querétaron (Mexiko), Cundinamarcan (Kolonbia) eta Santiagoko Metropoli-eskualdean (Txile) kolaborazio egitasmo kulturalak sustatuko ditu Eusko Jaurlaritzak. 
- 
                            
                                                                      Quebec 2023-24: kooperazio teknikoko proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdiaDeialdiaren helburua nazioarteko Bazkide Estrategikoen Sarearekin harreman bilaterala sustatzea eta indartzea da. Eskabideak jasotzeko epea martxoaren 28ra arte egongo da zabalik. 
- 
                            
                                                                      Irene Larrazari elkarrizketa I/II: 2022ko lorpenak, Saison Quebec – Pays Basque eta topaketa profesionalakAskotarikoa, oparoa eta mamitsua izan da; normaltasunera bueltatu da Etxepare Euskal Institutuaren jarduna aurtengoan. Irene Larraza zuzendariak hala baloratu du 2022a. 
 
                                                     
                                                     
                                     
                                    