Euskadiko Orkestrak La Biennale-n hartuko du parte, Venezian

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-10-09

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak nazioarteko 16. birari ekingo dio eta helmuga, La Biennale di Venezia-ren baitako 58. Nazioarteko Musika Garaikidearen Jaialdia izango da. Urriaren 9an eta 10ean kontzertu bana eskainiko du EOSek Teatro Alle Tesen. José Ramón Encinarren zuzendaritzapean, Luis de Pablo, Ramon Lazkano eta Gabriel Erkorekarekaren obrak interpretatu eta "Tesela" proiektua aurkeztuko dute.

Bienala Europa mailan musika garaikidearen arloan ospatzen den jaialdi garrantzitsuena da, izan ere, La Biennale di Venezia kultur erakunde aipagarrienetarikoa da nazioarte mailan, eta erreferentziazkoak diren zinema, antzerki, arkitektura edo arte plastikoen jardunaldiak biltzen ditu.

EOSek egitarau berezia prestatu du bi kontzertuetarako. Lehenengoan hiru euskal konpositore garaikide entzutetsuren lanak interpretatuko ditu: Ramon Lazkano musikagileak klarinete eta orkestrarako sortutako Ortzi isilak; Gabriel Erkorekak ondutako Océano, eta Luis de Pabloren Frondoso misterio.

Bigarrenean, aldiz, “Tesela” proiektua aurkeztuko dute. Hori, 2012an jarri zen abian: EOSen 30. urteurrena ospatzeko nazioarteko 8 artistari eskatu zitzaion kantu bana konposa zezan euskal kulturan oinarrituta. Orain arte banaka interpretatu badituzte ere, zortzi kantuok eramango dituzte Veneziara, lau bloketan banatuta. Blokeen artean Mikel Chamizok diseinatutako “soinuzko zubiak” entzungo dira: euskal basoetako soinuak eta txorien kantuak, Maialen Lujanbio eta haren aita bertsotan eta Oreka TX taldearen zuzeneko inprobisazioa.

Argazkia: EiTB

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu