Euskal arte eszenikoak, Fira Tàrrega azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-09-07

Irailaren 8tik 11ra bitartean, FiraTàrrega azoka kaleko ikuskizunen topaleku izango da. Nazioarteko konpainia ugarik hartuko du parte 2016ko edizio honetan, eta horien artean ez da euskal ordezkaritza faltako: Etxepare Euskal Institutuaren babesaz, Dikothomia eta Kukai Dantza taldea bertan izango dira. Bestalde, aurten ere Eusko Jaurlaritzaren Euskal Teatroa programa barnean euskal konpainiei babesa eta ikuspena emateko stand-a antolatu da azokan, euskal arte eszenikoaren erakusleiho dena.

Horrez gain, hilaren 9an, euskal kale antzerkiaren aurkezpena antolatu da –CASA izenekoa-  arte eszenikoetako Europako hainbat agenteren aurrean. Bertan Etxepare Euskal Institutuak, Leioako Umore Azokak eta Artekalek izango dute hitza. Hilaren 10ean, aldiz, Kukai Dantzak eta Dikhotomiak euren proiektuak aurkezteko tartea izango dute Euskal Teatroa stand-ean antolatutako topaketan.

Kukai Dantzak Oskaraikuskizuna darama azokara, euskal kulturaren zenbait pasarte islatzen dituen instalazio lana. Mitoak, tradizioak, ikurrak... sorreratik gaur egunera arte, kultura tradizionalaren eta abangoardistaren arteko ibilbide plastiko zirraragarri bat irudikatuz.

(...)

Dikothomiak, aldiz, Spazi…O ikuskizuna darama Tarregara, espaziorik gabeko espazioz jositako show-a. Emakume bat, gizon bat, eta euren erlazio guztiak: bi lagun, bi maitale, bi ume, bi agure… ezusteko amaiera duen elkarbizitza.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu