Euskal artistei zuzendutako egonaldiak: Eremuak eta Residency Unlimited
2016/06/16
Euskara. Kultura. Mundura.
Eremuak
Eremuak-ek, Arte garaikidearen testuingurua ekoizteko programa irekiak, egonaldi-deialdi bat ireki du, Halfhousekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoan. Deialdiak arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artistei eta/edo sortzaileei laguntzea du helburu.
Egonaldia abuztuaren 1ean hasi eta irailaren 30ean amaituko da, Bartzelonako Halfhouse etxean. Egonaldia artistaren erakusketa batekin amaituko da, gune horretan bertan eta irailaren 28tik aurrera. Ikusi egonaldi-deialdiaren baldintzak.
Residency Unlimited
Residency Unlimited-ek egonaldi pertsonalizatu ezberdinak eskaintzen ditu New Yorken, erakusketen babesean eta proiektuekiko zuzeneko laguntzan, nazioarteko zein bertako artistei zuzendutakoak. Horren baitan sartuko dira sorkuntza industriako profesionalekin bilerak, RUko langileekin zuzeneko saioak eta onuradunek programa publiko bat sortzeko aukera.
Eremuak
Eremuak-ek, Arte garaikidearen testuingurua ekoizteko programa irekiak, egonaldi-deialdi bat ireki du, Halfhousekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoan. Deialdiak arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artistei eta/edo sortzaileei laguntzea du helburu.
Egonaldia abuztuaren 1ean hasi eta irailaren 30ean amaituko da, Bartzelonako Halfhouse etxean. Egonaldia artistaren erakusketa batekin amaituko da, gune horretan bertan eta irailaren 28tik aurrera. Ikusi egonaldi-deialdiaren baldintzak.
Residency Unlimited
Residency Unlimited-ek egonaldi ezberdinak eskaintzen ditu New Yorken, erakusketen babesean eta proiektuekiko zuzeneko laguntzan, nazioarteko zein bertako artistei zuzendutakoak. Horren baitan sartuko dira sorkuntza industriako profesionalekin bilerak, RUko langileekin zuzeneko saioak eta onuradunek programa publiko bat sortzeko aukera.
Une honetan 2017ko otsailetik azarora bitarteko egonaldiak egingo dituzten artisten bila dabiltza, gutxiez 3 hilabeteko iraupenarekin.
Informazio osatua eta izen ematea hemen.