Euskal artisten "Riding to Amarillo" erakusketa ikusi ahal izango da San Diegoko Space4-Art aretoan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-11-24

Kaliforniako San Diego Unibertsitateko Space4-Art galerian Euskal Herriko artista talde baten erakusketa inauguratuko da abenduaren 6an: Riding to Amarillo. Urtarrilaren 7ra arte egongo da ikusgai eta honako artista hauek hartuko dute parte, horietako batzuk Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin:  Lehior Bilbao, Julen Agirre, Unai Requejo, Usoa Fullaondo,  Iranzu Antona, Jorge Nuñez, Jon Otamendi, Damaris Pan,  Lorea Alfaro, eta Olatz Vilariño.

Erakusketa programa oso baten bigarren zatia izango da, San Diegoko Unibertsitateko  artista batzuekin elkartrukea egitearena hain zuzen. Experimental Sculpture eta Painting Initiative izenpean batzen den San Diegoko artista taldeak erakusketa eskaini zuen Bilbon. Ondoren, San Diegon bertan ere erakutsiko dute Bilboko erakusketaren zati bat.

Riding to Amarilloren inaugurazio ekitaldia, esan bezala, abenduaren 6an burutuko da, San Diegoko Space4-Art galerian, iluntzeko 19:00-22:00 bitartean.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu