Euskal dokumentalgintza, gogotsu lanean Sunny Side of the Doc azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-06-26

Ostegunean bukatu zen Arroxelan burutzen den Sunny Side of the Doc dokumentalen azoka, eta euskal enpresak bertan izan dira lanean Etxepare Euskal Institutuak eta EIKEN Basque Audiovisual & digital content klusterrak babestutako Basque Audiovisual markapean. Lan aukera berriak ireki, euren lanak erakutsi eta nazioarteko merkatuetan txertatzeko aukera eman die azoka honetan parte hartzeak euskal ekoizleei.

Ostegunean bukatu zen Arroxelan burutzen den Sunny Side of the Doc dokumentalen azoka, eta euskal enpresak bertan izan dira lanean Etxepare Euskal Institutuak eta EIKEN Basque Audiovisual & digital content klusterrak babestutako Basque Audiovisual markapean. Lan aukera berriak ireki, euren lanak erakutsi eta nazioarteko merkatuetan txertatzeko aukera eman die azoka honetan parte hartzeak euskal ekoizleei.

Orokorrean balorazioa oso positiboa izan da, eta euskal lanek interes handia piztu dute.  Inglaterra, Ekialde hurbila, Afrika, Italia, Kanada, Frantzia eta Irlandako telebista eta banaketa enpresek Basque Audiovisual euskal dokumentalen katalogoarengatik interesa erakutsi dute.

Sunny Side of the Doc-ek goranzko joera erakutsi du berriro ere. Sincro Produccioneko David Berraondok beretzat inoizko edizio onena izan dela aitortu digu. Besteak beste,  “Arte al agua! The Cod Fishermen of Newfoundland” italiako Rai TV-ri saltzeko aurreakordioa lortu du. Era berean, dokumental honentzat nazioarteko banatzailea lortu du, eta beste proiektu berri baterako nazioarteko bazkidea.

Alfredo Torrescalles errealizatzaileak kontatu digunez, Fascina Producciones-ek “Les paupières fermées de la Centrafrique” dokumentala Canal +International kateari saldu dio, nazioarteko telebista kate garrantzitsuenetakoari. Izaskun Arandiak Izar Filmsen “My way out” dokumentalarentzat banatzailea lortu du Ingalaterrarako, eta beste hainbat negozio aukera ere zabaldu zaizkiola esan digu. Catherine Ulmerrek Donostiako Zinemaldiko Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Forora gonbidatzeko hainbat proiektu eta profesional interesgarri ezagutu ditu eta hainbat ekoiztetxek euren lanak koproduzitzeko kideak topatu dituzte.

Lehen aldiz azokara joan diren ekoiztetxeek ere aukera baliatu dute nazioartean dauden tendentziak ezagutzeko (dokumental ineraktiboak, errealitate birtuala, internet bidezko eta ordainduzko kateak,...), munduko dokumental erosle nagusiek nolako proiektuak nahi dituzten entzuteko. Orokorrean europako dokumental ekoizleek duten maila altuaz, eta ondorioz, etxeko proiektuak nazioartean saldu ahal izateko hauek hobeto lantzeko beharraz jabetzeko oso baliagarritzat jo dute azokan parte hartzea.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu