Euskal galeriek interesa piztu dute Madrilgo Arco azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-03-03

Bilboko Carreras Mugica eta Donostiako Altxerri izan dira aurten ere Madrilgo Arco nazioarteko arte azokan hartu duten euskal galeriak. Igandean ateak itxi zituen topagune honetan erosleen eta bisitarien aldetik interes handia nabaritu dutela diote galerien arduradunek; arte lanak saldu dituzten arren ez dira pozarren agertu ere negozioari dagokionez, baina hala eta guztiz ere kualitatiboki azokaren oso balantze ona egin dute.

Oraingoan ere biek ala biek Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntza jaso dute azokan standa jartzeak dakarren esfortzuari aurre egiteko, Institutuak euskal sortze-lanen nazioarteko zabalkundean laguntzekourtero egiten duen legez. Aizpea Goenaga erakundeko zuzendaria ere bertan izan zen asteburuan, euskal artistei eta galeriei sostengua erakutsiz.

Altxerri  2014ko Arte Plastikoen Velazquez saridun Esther Ferrer  artistari eskaini diot bere standa aurten, era monografikoan.  Carreras Mugicak, berriz, ospe handiko izenak (Eduardo Chillida eta Richard Serra) belaunaldi gazteago baten parte diren puntako egileekin uztartu du behin berriro,  Asier Mendizabal, Sergio Prego edo Pello Irazu, kasu.

Otsailaren 25etik martxoaren 1era egin da Arco azokaren 34. aldia Madrilgo Ifema feriagunean; Kolonbia izan da herrialde gonbidatua, eta 32 herrialdetako 218 galeriatako lanak egon dira ikusgai. Antolatzaileen esanetan 100.000 bat bisitari erakarri ditu azokak aurtengoan.

Argazkian: "Masak IV. Cuando matan a tu hermana" Pello Irazu (2014). Irudia: Carreras Mugica

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu