Euskal haur eta gazte literatura irakurtzeko gogoa piztu nahi duen katalogo berria

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-03-25

Etxepare Euskal Institutuak eta Galtzagorri Elkarteak euskarazko haur eta gazte literatura nazioartean zabaltzea xede duen 10 euskal liburu haur eta gazteentzat katalogoa plazaratu berri dute elkarlanean. Eskarmentu handiko idazleak eta liburu ezagunak topatuko ditugu bertan, hala nola, Mariasun Landa eta Txan fantasma (1984) edota ezinestekoa den Bernardo Atxaga,  Behi euskaldun baten memoriak (1991) obraren egilea; haien ondoan belaunaldi gazteago baten ordezkariak ere badaude, hauek ere sari ugari eskuratutakoak: Miren Agur Meabe, Ruben Ruiz, Castillo Suarez eta Patxi Zubizarreta. Narratzaile eta olerkari ezagunen artean, Pello Añorga, Juan Kruz Igerabide, Xabier Olaso eta Joxantonio Ormazabal, ahozko tradizioa eta jolasa uztartuz. Ilustratzaile ospetsuek ere badute beren tokia,  Elena Odriozola eta Jokin Mitxelena egileen bitartez. Gure egungo haur eta gazte literaturaren eta ilustratzaileen kalitatearen erakusle garbia da beraz katalogoa, jatorriz euskaraz idatzitako lanak irakurtzeko gogoa piztu eta egungo haur eta gazte literatura euskal literaturaren alor biziena erakusten duena.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.