Euskal izendapenak Goya Sarietan

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-02-01

Badatoz 33. Goya Sariak! Otsailaren 2an, larunbata, gauez egingo da Espainiako zinearen sari banaketarik garrantzitsuenaren ekitaldia, Sevillako FIBES Kongresu Jauregian. Aurreko urteetan bezala, aurten ere badaude izendatuen artean hainbat euskal artista edota profesional.

Badatoz 33. Goya Sariak! Otsailaren 2an, larunbata, gauez egingo da Espainiako zinearen sari banaketarik garrantzitsuenaren ekitaldia, Sevillako FIBES Kongresu Jauregian. Aurreko urteetan bezala, aurten ere badaude izendatuen artean hainbat euskal artista edota profesional.

Saria irabazteko gogokoenen artean dago, lehenik eta behin, Amaia Remirez donostiarrak ekoiztutako eta Raul de la Fuente Iruindarrak zuzendutako Un día más con vida, Animaziozko Pelikularik Onenaren kategorian. 2018ko Donostiako Zinemaldian, jada, Entzulegoaren Saria irabazi zuen 1975. urtean Angolako gerran oinarritzen den animazio honek; eta Animaziozko Pelikularik Onenaren Saria irabazi zuen Europako Zinema Sarietan.

Estreinatu zenetik eztabaida handia eragin duen arren, hainbat sari potolo irabaz ditzakeen beste pelikula bat da Arantxa Echeverria bilbotarraren Carmen y Lola. Izan ere, bi emakume ijitoren arteko amodioa islatzen duen pelikula honek zortzi izendapen biltzen ditu: Pelikularik Onena, Zuzendari Berririk Onena, Gidoi Orijinalik Onena eta hainbat aktore-izendapen, tartean. Zuzendaririk Onenaren kategorian, badu ere lehiakide euskaldun bat: Andrea Jaurrieta iruindarra, Ana de día filmarengatik.

Izen ezagunak ere badira izendapenetan: Borja Cobeaga eta Diego San Jose, adibidez, Superlópez pelikularen Gidoi Egokiturik Onenaren kategorian izendatuak daude; edota Najwa Nimri nafarra Aktorerik Onaneran kategorian, Quién te cantará pelikularengatik. Bestalde, musikari dagokionez, Alberto Iglesias konpositoreak bere 11. saria irabaz dezake Yuli pelikularen soinu bandarengatik; eta Ainhoa Arteta soprano tolosarrak ere, Soinu Bandarik Onenera izendatua dagoen La Sombra de la Ley pelikulan ahotsa jarri du. Azken pelikula honen 20. hamarkadako gangster giroak asko lagundu dio, halaber, Josu Intxaustegi bilbotarrari Argazkirik Onenaren kategorian izendatuta egoteko. 

Zeremonian beti itzalpean geratzen diren, baina aipamen berbera merezi duten beste sari batzuetarako badaude baita ere euskal izendapenak. Jon Serrano donostiarra eta David Heras lasartearra, adibidez, Errementari filmarentzako eginiko efektu bereziengatik daude izendatuak. Bestalde, Iñaki Ros donostiarra, Ekoizpen Zuzendaritzaren Sarian atera daiteke garaile, El Reino filmari esker.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu