Euskal konpainiak Libourneko fest´arts jaialdian
Euskara. Kultura. Mundura.
FEST´ARTS Kaleko Arteen Nazioarteko Jaialdiaren baitan, 3 euskal kale antzerki eta dantza konpainia aritu dira Aquitaine.eus programari esker.
Lehenik, Deabru Beltzak taldeak "Su a feu" ikuskizun berria estreinatu du, aurten bertan Libournen burututako erresidentzia artistikoan garatutako lana. Bigarrenik, Ertza dantza konpainiak "Ikuslearen Showa" lana eskaini du. Azkenik, Zurrunkateatro konpainiak "KaleKolore" txontxongilo emankizuna burutu du.
3 euskal konpainien emanaldiez gain, Libourneko Fest´Arts jaialdian euskal artistak Frantziar programatzaileei aurkezteko zein mugaz gaindiko euskal-akitaniar kultur erakunde eta sortzaileen arteko elkarlan aukerak aztertzeko topaketa bat burutu zen.