Euskal kultura, Montevideoko Unibertsitateko ´Kultura Fest´ jaialdian

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-09-06

Irailaren 9-10ean “Kultura fest” hizkuntza eta kultura erakusketa inauguratuko da Montevideon, bertako Universidad de la República de Uruguay-ko irakasleek ikasleekin batera antolatuta. Bertan izango dira ere Etxepare Euskal Institutuko euskara eta euskal kulturako irakurletzako ikasleak eta Leonat Egiazabal irakurlea ere.

Publikoari irekia denez, euskal kultura ezagutzeko parada izango dute bisitariek: urtero legez, Aldaxka ikasle ohien kolektiboak erakusketan parte hartuko du, euskal gastronomia erakusketa paratuz eta performace batekin, euskal ihauterietan agertzen den hartzaren irudian oinarritua.

Erakusketaren antolatzailea CELEX (Centro de lenguas extranjeras) da, Universidad de la República-ren baitakoa.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu