“Euskal kultura sakonago ezagutzeko aukera benetako ezustekoa izan da aurten”

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-09-05

Hona hemen #ScotlandGoesBasque programaren eskutik Edinburgoko udako jaialdietan euskal sortzaileek erakutsitakoaren nondik norakoa laburbiltzen duen bideoa. Adi, gainera, jaialdietako arduradun zein eragileek euskal kulturari irekitako leiho bereziaren harira diotenari.  

Hona hemen #ScotlandGoesBasque programaren eskutik Edinburgoko udako jaialdietan euskal sortzaileek erakutsitakoaren nondik norakoa laburbiltzen duen bideoa. Adi, gainera, jaialdietako arduradun zein eragileek euskal kulturari irekitako leiho bereziaren harira diotenari.  

#ScotlandGoesBasque programaren eskutik, abuztuan zehar euskal sorkuntzak toki berezia izan du Edinburgoko udako jaialdi entzutetsuetan. Euskal literatura zein arte eszenikoak hizpide dituzten berrogeitik gora sortzaile izan ziren eskoziar hiriburuan euren lanak bertaratutakoei erakutsi eta mundu osoko profesionalekin hartu emanetan jarduteko parada izan zutenak. Fringe eta Edinburgh International Book Festival jaialdien baitan, hiriko kaleetan, kultur-guneetan eta hiriaren bihotzean literaturaren espazio bihurtzen diren lorategietan izan ziren Tio Teronen Semeak, Proyecto Colectivo HQPC, Akira Yoshida, Krego-Martín Danza, 2Theatre, Atlantik 1050 ikuskizunean esku hartu zuten dantzari zein musikariak, Iban Zaldua, Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Uxue Alberdi, Bernardo Atxaga, Eider Rodriguez eta Danele Sarriugarte, beste hainbaten artean.

Jarraian ikusgai dagoen bideoan jasotako testigantzei erreparatuta, Etxepare Euskal Institutuak euskal kultura eta euskara bera Eskozian zabaltzeko ondutako programazioan mugarri ziren jaialdietan agerian geratu zen euskal kultur adierazpideen berezitasuna, aniztasuna eta maila gorena.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu