Euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduera ez profesionalak garatzeko dirulaguntzak (2022)

Euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduera ez profesionalak garatzeko dirulaguntzak (2022) Itxita

Etxepare Euskal Institutuak bihar, maiatzak 14, zabalduko du euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduera ez profesionalak garatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea. Ekainaren 13an amaituko den eta 25.000 euroko zuzkidura duen deialdi hau irabazi asmorik gabeko jarduerak laguntzea bideratua dago, Institutuaren beste deialdien bidez lagundu ezin direnak. Sortzaile eta konpainien mugikortasun gastuak laguntzea da helburua.

Ebazpen honen babesean aurkeztuko diren jarduerak 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatu beharko dira.

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2022/05/14 - 2022/06/13
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
  • Zuzkidura: 25.000€
  • Kontaktua: Alex Aginagalde | a-aginagaldelopez@etxepare.eus | +34 943 023 406

Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu
}