Euskal kulturaren eguna antolatu dute Poznanen
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskal kulturaren berri emateko asmoz egun berezia antolatu dute bihar Poznango (Polonia) Adam Mickiewicz Unibertsitateko Filologia Fakultatean.
Euskal kulturaren berri emateko asmoz egun berezia antolatu dute bihar Poznango (Polonia) Adam Mickiewicz Unibertsitateko Filologia Fakultatean.
Non dago Euskal Herria? Nolakoa da? Zein dira bere hizkuntza eta kultura ezaugarriak? Amaia Azcunaga bergararra gaztelania irakaslea da Hizkuntza Erromanikoen sailean eta galdera hauei erantzungo die.
Unai Casas euskara eta euskal kultura irakurleak berriz oinarrizko euskara eta bere ezaugarriak izango ditu hizpide: hitzegia, deklinabidea, aditzak, ordena etab.