´Euskal Leihoa´ London Spanish Film Festival zinema jaialdian

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-09-26

Beste urtebetez, euskal zineak bere tartea izango du Etxepare Euskal Institutuaren babesaz- Basque Window- London Spanish Film festival zinema jaialdian, irailaren 22tik 29ra bitartean burutzen ari dena Londresen.

Aurten euskal leiho esanguratsua antolatu du jaialdiak. Imanol Uribek Lejos del mar aurkeztuko du, ETAren atentatu batek eragindako mendeku eta gabezia sentimenduen inguruko filma; Barbara Goenaga aktoreak, aldiz, Ben Sharrock eskoziarraren Pikadero lana aurkeztuko du. Jon Kortajarena aktore eta modeloak, 36 horas laburra eta Acantilado lana eramango ditu Londreseda. Gainera, Amama eta Un otoño sin Berlin film luzeak ere ikusi ahal izango dira zinema jaialdian.

London Spanish Film Festival jaialdiak 12. edizioa antolatu du gaurkotasun handiko pelikula hautaketa batekin; horietako gehienak estreinakoz ikusi ahal izango dira Erresuna Batuan. Thrillerrak, komediak, drama poetikoak, nazioarteko koprodukzioak, laburmetraiak… programak zinema espainiarraren aniztasuna islatu nahi du. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu