Euskal musika, ikastaroak, eta txikienentzako txokoa... EH SONAn!

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-10-23

14 kontzertu eta bi ekitaldi berezi bilduko ditu bihar hasiko den EH SONA jaialdiak, urria eta abendua bitartean, Bartzelonan. Lou Topet taldea izango da jaialdiari hasiera emateko arduraduna, Passeig de Bornen eskainiko duen doako kontzertuarekin. Euskal Herritik kanpo dagoen Euskal musika jaialdirik handienak, gainera, bi berrikuntza barneratu ditu aurtengo egitarauan: autogestio tailerra eta haurrei zuzendutako jaialdi txikia: TXO. Etxepare Euskal Institutuaren babesaz antolatzen da Euskal Etxeak gidatutako jaialdia.

Estilo ezberdinak uztartzen dituen egitaraua dakar aurten. Arrakasta izango duten talde eta artista ezagunen aldeko apustua egin da, horiek duten erakarpena baliatuta euskal panorama musikalaren bestelako proposamenetara ere hurbiltzeko jendea. Hautatutako taldeak Revolutionary Brothers, Lou Topet, Tania de Sousa, Zea Mays, Su ta Gar, Eratu, Balerdi Balerdi, Kashbad, Goienetxe anaiak, Mursego, Ainara Legardon, Eñaut Elorrieta, Bide ertzean, Mutxikontrapàs (Carles Belda + Javi P3z + Jon Lonbera) eta Ze esatek  izan dira. Bertan izango da ere Kasernarat taldea, aurtengo EHSona lehiaketako irabazlea, talentu berriak  ezagutarazteko urtero antolatzen den lehiaketa. Zea Mays taldearen maisutasunaz lagundurik, Razzmatazz areto ezagunean emango dute euren kontzertua.

Hamazazpigarren edizio honek  bi berritasun ditu. Batetik, Ainara LeGardon musikariak eskainiko duen autogestio tailerra. Eta bestetik, etxeko txikienei zuzendutako jaialditxoa: TXO. EHSonaren haur eta familientzako espazioa da, hiru proposamen berezirekin haurrak musikara gerturatzeko asmoz, horretarako tailer eta doako kontzertuak izango direlarik.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu