"Euskal musika klasikoa" liburua sarean frantsesez eskuragarri dago, EKE eta Etxepare Institutuaren lankidetzari esker

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-12-28

Euskal Kultur Erakundea (EKE) eta Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzari esker, sarean deskargatu daiteke "Euskal musika klasikoa" liburua bertsio hirueledunean: euskara, frantsesez eta ingelesez. Karlos Sánchez Ekiza Euskal Herriko Unibertsitateko musikaren historia irakasleak idatzia da lana, eta Kattalin Totorikak itzuli berri du frantsesera. Euskal Kultura Saila bildumako beste lanak ere doan deskargatu daitezke sarean.

Bosgarren aldia da Etxepare Institutuak sortutako "Euskal kultura" saileko liburu bat frantsesera itzulia dela. Alabaina, 2013an, bilduma bereko beste hiru liburu eskuragarri jarri ziren euskara-frantsesa-inglesa bertsio hirueledunean, eta 2014an beste bat. Oier Araolazaren Euskal dantza, Jon Eskisabelen Euskal Kantagintza , Joxean Fernández-en Euskal zinema eta Estibalitz Ezkerra-ren XX. mendeko euskal literatura dira Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Euskal Institutuak abiatutako partaidetzaren karietara orain arte argitaratuak ziren dibulgazio lanak.

"Euskal kultura" sailaren helburua euskal sorkuntzari buruzko informazio eguneratu, erakargarri, eta aldi berean, sendoa eskaintzea da. Euskal kulturaz jakin nahi dutenengana modu errazean heltzeko antolatuta daud hamabi liburuxkak (hizkuntza, musika, dantza, literatura, zinema, bertsularitza...).

"Euskal musika klasikoa" deskargatzeko, jo hona.

Etxepare Euskal Institutuaren Euskal Kultura Saileko liburuak eta beste zenbait argitalpen deskargatzeko, jo hona.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu